XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ARÑOREN EMAZTEA
Holakorik ezin daite
hain lûzaz egar eta
Sabeleko frûtia ûtz,
oi ama baten potreta!

BIRJINIA
Etxean bezala lûkezû,
ezagûtzen gûtû janik,
Ikus ziniro noiz nahi
zure ganik hain hûilanik.

ARÑOREN EMAZTEA
Zuri emanez geroztik
ez nikezû nihaurena,
Ama egon nahi nûzû
sortû dûtûdan haurrena.

BIRJINIA
Bat eni emana gatik
beste zazpi bazûntûke,
Ni aldiz gabe nizana
baten ama nintzateke.

ARÑOREN EMAZTEA
Haur bakoitza maite dizût
ber bera balitz bezala,
Hûmetarik bakarñi bat
ihork har ez diezadala!

ARÑO
Ama baten bihotza hor
mintzo zaikû aski klarki,
Horren kontre lûr osoa
indar gabe dago naski.

Ene haurride maiteak
pena handi batekila
Erraiten daiziet haurrik
ezin eman daiziegûla.